Kultura
Arloa
Helburua: laguntza ematea emakumeei
kultura arloko adierazpenetara
joan eta horietan esku
hartzeko.
Kirol
Arloa
Helburua: adin guztietako emakumeak
kirol ekintzetara joan
eta horietan parte har
dezatela bultzatzea.
Hezkuntza
Arloa
Helburua: pedagogia filosofia berri
bat bultzatzea, pertsonen
garapen osoa lortzen
eta bazterkeriarik ekarriko
ez duten eta gizarte
desberdintasunen aurka
joko duten hezkuntza
ereduak sortzen laguntzeko.
Lanerako
Prestakuntzaren eta
Enpleguaren Arloa
Helburua: lanean aukera berdinak
izateko erraztasunak
ematea eta emakumeen
enplegua bermatzeko prestakuntzak
duen garrantzia azpimarratzea.
Osasun
Arloa
Helburua: emakumeen osasun integrala
sustatzea; horien biologia,
psikologia eta gizarte
ongizatea bultzatzea.
Gizarte
Zerbitzuen Arloa
Helburua: oro har, biztanleen gizarte
ongizatea sustatzea eta
bereziki emakumeena.
Bazterkeria, egokitu
ezina, bereizkeria eta
gizarte arriskua prebenitzea,
eta gizarte zerbitzu
eta baliabide egokien
eskaintza sustatzea.
Esku
Hartze Politikoaren
eta Elkartegintzaren
Arloa
Helburua: emakumeek elkartegintzan
esku hartzea bultzatzea;
eta emakumeek beren eskubideen
alde lan egin dezaketen
sindikatuetan, eta politika
zein gizarte erakundeetan
parte hartzea sustatzea.
Hirigintza
Arloa
Helburua: gure herriaren diseinua,
antolaketa eta funtzionamendua
emakume eta gizonen bizi
kalitatearen mesederako
izan daitezela bultzatzea,
eta horiek gizon eta emakumeen
baldintza, egoera eta premien
arabera egokitzea. |